lunes, 7 de mayo de 2012

IGANDE ARRATSALDEAN GRABATUKO DA IRUÑEAN LIP-DUB HERRIKOIA


Tira ba, Nafarroa bizirik dagoela aldarrikatzeko eta ekainaren 16ko martxa nazionalera deitzeko grabatuko dugun Lip-Duba martxan da!
Musika, dantza eta animazio talde pilo batek asistentzia konfirmatu digu jada. Baita pertsonai ilustren bat ere!
Hitzordua: maiatzaren 13, igandea, arratsaldeko lauretan Iruñeko Burgos plazan (Udaletxearen ondoan). Ekarri zure Nafarroako banderak!
Erabiliko dugun kanta hementxe bertan entzun ahalko duzue, eta letra ere azpian daukazuena da. Informazio gehiago, gure web orrian.
Letra ongi ikasita ekarri, eta zatoz ongi pasatzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario