jueves, 5 de mayo de 2022

BIHAR DA AZKEN EGUNA TAFALLAKO IKASTOLAKO BAZKARITARAKO IZENA EMATEKO

   Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak bere 50 urteurrena ospatuko du ekainaren 4ean. Ez dira 50, ordea, 52 baizik, ikastolak betetzen dituen urteak baina azken bi urteetako egoera tarteko orain arte ez dute egiterik izan. Egitarau zabal bat prestatu dute egun horretarako. 

   Bazkaritarako izena emateko maiatzaren 6rako egin behar da diru-sarrera. Helduek 30 euro eta 16 urtetik beherakoek 15. Beraz, bihar ostirala dute azken eguna ospakizun horretan egon nahi dutenek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario