martes, 19 de junio de 2012

EUSKAL SELEKZIOEK BADUTE BEREN ERESERKIA: "EUSKAL HERRIKO"


ESAIT, euskal selekzioen aldeko elkarteak, Buenabentura Zapirainek konposatutako eta Toribio Altzagak letra jarritako Txanton Piperri operaren doinua euskal selekzioak ereserkitzat atxekitzea erabaki berri du. Ez da oso ezaguna gaur egun, hirurogeiko hamarkadan Aita Gillermo Lazkano kaputxinoak gidatzen zuen Donostiako Scholla-ko abesbatzak ezagutzera asko eman bazuen ere. Moldaketa txiki bat egin zaio orain, berdintasunaren mesedetan, "semeak" esan ordez, "seme-albak" esan dadin.
Emakumezkoen fubol selekzioak larunbat honetan Eslobakiaren aurka Donostiako Anoeta estadioan jokatuko duen partiduan kantatuko da lehen aldiz funtzio horrekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario