jueves, 12 de julio de 2012

FRANTZIAK EZ DITU AHT-AREN LINEA BERRI BATZUK ERAIKIKO

Gobernu frantsesak AHT linea berrien proiektuen kostu izugarriari aurre egiterik izango ote duen zalantza agertu zuen atzo Jerome Cahuzac Aurrekonturako estatu-idazkariak. Egun mahai gainean dauden 14 proiektuetatik batzuk bertan behera uzteko aukera aipatu zuen.
Aurreko UMPko Gobernuari «nola finantzatu inondik inora zehaztu gabe, sekulako kostua duten proiektuak aurreikusi» izana aurpegiratuta, Aurrekontuetarako estatu-idazkari Jerome Cahuzacek hautsak harrotu ditu France2 telebista kateari egindako adierazpenekin.
Izan ere, AHTren linea berriak eraikitzeko egun mahai gainean dauden hamalau proiektuetako batzuk bertan behera gera litezkeela aipatu zuen. Proiektu horiek 2020rako amaituta beharko lukete, baina horiek gauzatzeko behar den dirutza (260.000 milioi euro) nondik atera da arazoa. (klik egin-ver más)
ahtgelditu.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario