martes, 23 de julio de 2013

TAFALLAKO JAIETAN ERE EUSKARAZ

Gutako askoren buruan abuztua dago, lana alde batera utzi eta jaiez gozatzeko aukera ezin hobea dagoelako. Oso urrun joan gabe Tafallan abuztuaren 14tik 20a bitartean jai giro aparta izango dugu eta zer ikusi, nora joan, zertan parte hartu beti planifikatu ezin bada ere, jaien osagaietako bat inprobisazioa izaten baita, ongi dago zer aurkitu dezakegun jakitea. Horretarako eta euskaldunok giro aproposa aurkitzeko euskara batzordeak honako hau bildu du gure zentzumenen gozamenerako. ABUZTUAK 20, ASTEARTEA

12:00 Tafalla Kantuz ekimena Baigorri elkartetik abiatuko da.
14:30 Tafalla Kantuz ekimenaren bazkaria Ikastolako barrakan
18:30 Tafalla Kantuz Tafallako kaleetan barna
20:00 F. Navarra plazan Patxi Perez eta Konpainia taldearen emanaldia. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario