jueves, 28 de noviembre de 2013

ABENDUAK 14: DENOK TAFALLARA, EUSKARAZ BIZI ETA IKASTEKO ESKUBIDEAREN ALDE

Nafarroako Gobernuak izendatutako "Eremu Ez Euskaldun" eko kaltea pairatzen duten  herritarren bultzadaz, Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berri da. Adostu duten lehen erronka ez da makala. Euskararen Legearen urteurrenaren bezperan manifestazioa eginen dute Tafallan abenduaren 14.ean, larunbata, arratsaldeko bostetan, Nafarroako Gobernuari zein jendarte osoari helburua argi eta garbi uzteko. Gaur Iruñean egin duten agerrialdian eskola eta guraso elkarte, alderdi politiko eta sindikatu, eragile kultur eta sozial, udaletako hautetsi eta norbanako ugarik sinatu duten manifestua aurkeztu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario