miércoles, 6 de noviembre de 2013

TAFALLALDEKO EUSKARAZKO TXANGOA EZKURRAK LANDATUZ

Kaixo lagunok. Larunbat honetarako eguraldiaren aurreikuspenak ez dira txarrak. Eguzkia-estalita iragartzen dute eta 14º, beraz, pentsatu dugu aukera ona izango litzatekeela "Tafallaldeko euskarazko txango" bat antolatzeko.
Hitzordua da 10:00etan Tafallako Osasun Zentroan. Hortik abiatuko gara "Baldetina"ko bidea egiteko eta ezkur batzuk landatzeko. Baldin badaukazue, mesedez, eraman aitzur txiki bat. Ordu bat eta hiru laurden gutxi gorabehera kostatuko zaigu, hortaz, eta norbaitek nahi badu, garaiz iritsi daiteke Pentsiodunen manifestaziorako (12:00etan hasiko da). Larunbata arte¡¡
Aurreikuspenak okertzen badira eta azkenean eguraldi petralarekin esnatzen bagara, bertan behera geldituko da txangoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario