domingo, 9 de febrero de 2014

MILESKER, TAFALLA, ETA MILESKER, GAZTERIA, GARDATXOREN PARTETIK

Urte bat besterik ez da pasa, zurrumurru bat besterik ez izatetik herriko gazteriaren erreferente argia izatera bihurtu garenetik. 
Eskeintza eskasa, alternatiba eza eta etorkizun beltza genituen aurrean, baina gazteok beste amets bat geneukan buruan bueltaka aspalditik; etorkizuna gure esku dago eta gu gara gure zoriaren jabe. Urtea motz egin zaigu, ekimenez bete dugu, gazteak geunden zulo beltzetik ateratzea lortu dugu eta argia eman diogu aurrean geneukan bide beltzari.
Atzo, urte eder honen isla besterik ez dena izan zen. Urte bat bete dugu eta motza da gure ibilbidea baina atzo erakutsi genuen posible dela eta gai izan garela. Jende askok parte hartu zuen atzo urtemugaren festan; eskerrak guztiei, huebildu zirenei. Baina batez ere lanean ibili ginen neska mutil guztiei. Barran egon zirenei, jo zutenei, eskari guztiak prestatu zituztenei, dantzari eta erraldoiei, txistulariei. Guztien izen abizenak ematea ezinezkoa da baina atzo, denek izen bera izan zuten Gardatxo Gazte Elkartea. Horrela erakutsi genuen elkartzen garenean gazteak geldiezinak garela eta herria hankazgora jartzeko gai garela. 
Milesker, Tafalla, MILESKER,GAZTEOK!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario