martes, 25 de marzo de 2014

ZABALETA ABIZENAREN JATORRIA

Lezoko Allerru Kirol Elkarteak 50 urte bete dituela eta, Manchester City ospetsuko lehen taldeko jokalariek zorionak bidali dizkiete. Ekimena hango euskaldun batena izan da, noski, atezainen entrenatzaile den Xabier Manzisidorrena, hain zuzen. Berarekin batera, Hart, Pantilimon, Zabaleta, Demichelis, Javi García, Jesús Navas, Silva, Yaya Touré eta Agüero agertzen dira, bakoitzak hobekien dakien modura hitzeginez. Adierazgarria da Pablo Zabaleta argentinarrak dioena, bere abizenaren jatorria adieraziz: "Zabaleta es bien vasco, de Leitza, Navarra". Zein pozgarri egiten zaigun gure diasporak garenaren berri jakitea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario