miércoles, 7 de mayo de 2014

EGIGUREN, PROFETA BERRIA

Egigurenek esan zuen atzo, Iruñean, Katakraken, gipuzkoar bat nafar bat dela, baina hondartzarekin. Bai, egia da titular asko ematen dituela gizonak. Esan zuen ere bai oraintxe atera duen liburua interesatua dela, ezker abertzalea sozialistekin hitzarmenak egiteko bultzatu nahi duelako, EAJrekin ezinezkoa baita, EAJk beti irabazten baitu, eta irabazle ateratzen baita beti, galduta ere irabazle; eta esan zuen, era berean, sozialismoa eta nazionalismoa bateraezinak direla jende askorentzat, baina berarentzat ez: “Kataluniakoak zer dira ba?”, galdetu zuen. Bai, titular asko eman zituen Egigurenek, profeta berriak. Baina harrigarriena da atzoko entzule gehienak, edo galderak egin zituzten gehienak behintzat, ez zirela inola ere bere ildokoak, ezpada abertzaleak. Aztertzekoa da gizon honek pizten duen lilura, eta triste samarra era bai, alderdi politikoen frakaso handienetakoaren froga: ardura guztiak kentzen dizkietenean, orduan hasten dira politikariak esan nahi zutena esaten.
Alberto Barandiaran, Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario