Festa zen orduan ere. Gazteena. Unibertsitatean, Iruñean. Kartel batzuk azaldu ziren, estilo honetakoak: «Bai hanka politak. Zer ordutan irekitzen dituzu?»; «Gaur larrua joko dut, bihar epaiketa». Orain dela hiru aste, Iruñean, unibertsitateko jaian, gazte artean: kartelak. Atzo, Iruñean bertan, Txantreako jaietan, gazte artean: erasoak. Eta ez da iritsi epaiketarik, gizartearen gaitzespen erabatekorik. Indarkeria matxistaren aurrean, neutral baitira asko, gizonezko asko. «Gaizki daude horrelako erasoak, baina ez dagozkit niri». Epaiketarik ez gaur. Bihar ere ez. (klik egin-ver más)
Garikoitz Goikoetxea, BERRIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario