sábado, 31 de mayo de 2014

ANA TELLETXEAREN "HITZAK MIN" LIBURUA ASTEARTEAN AURKEZTUKO DA IRUÑEAN

Ana Telletxearen Hitzak min liburua aurkeztuko dute asteartean Iruñean. Jean Louis Davantek idatzitako hitzaurreak honela dio:

Herria eta bere izaera ardatz hartuta, eta inguruan duena kezka izanik, hamaika gaitan barrena garamatza idazleak artikulu bilduma honen bitartez. Kultura, nortasuna, hizkuntza, folklorea edota ondareari, besteak beste, begirada zorrotza eman nahi izan die, irakurlea bidaia intimo eta pertsonalaren bidaide sentiarazteko asmoz. Gai samurrak batzuk, gordinagoak besteak, baina denak sentimendu kutsu ukaezin batez idatziak.
Hari sakon bat badabilkie batetik bertzera. Hari nabarmen eta ber denboran ezkutu hori kezka batek tiratzen du aurrera, ene ustez: nor garen, zertan gauden, nondik norantz gabiltzan. Anaren luma ez dabil azken modako politikaren goiegituratik; alderantziz, idiosinkrasiatik eta kulturatik doa, hots, gure nortasunaren azpiegitura sakonetik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario