jueves, 18 de diciembre de 2014

DENA PREST ZARRAKAZTELUN OLENTZEROREN ETORRERA OSPATZEKO

Urteroko legez, Olentzerok alaituko ditu Zarrakazteluko bazterrak Gabon eguneko iluntzean. Zapiak prest daude eta bihar, ostirala, eskolako jaialdian, salgai jarriko dira. Dena den, 24.ean bertan ere erosi ahal izango dira, noski.

Bestalde, herrian euskara eta kultura sustatzeko elkarte bat sortzeko prozesua abian jarri da. Parte hartzeko interesa dutenek zarrakaztelukoeuskaltzaleak@gmail.com helbidera idatzi dezakete. Informazioa email bidez jasoko dute gero  nahi izanez gero.

No hay comentarios:

Publicar un comentario