miércoles, 28 de enero de 2015

GREZIAKOAK GURE

Trankil plantak egin dituzte, baina Syrizaren garaipenak bortizki inarrosi ditu Bruselako agintarien bulegoak eta Alemaniako bankuetako administrazio kontseiluak. Europako eskuindar eta kontserbadoreentzat ere albiste txarra da Alexis Tsiprasen gobernu berria. “Espainia ez da Grezia” erraten zuten, igande gauaz, PPko bozeramaleek. Non mina han mihia. Iruñea Atenastik zer urrun dagoen errepikatuko duenik izanen da UPNn. Haien ezkerrera dauden gehienek, berriz, berentzat hartu dituzte hautestontzi grekoetako boto txartelak. Guztietan beroena, denen ahotan dabilen alderdia. “Greziakoa, Espainiakoaren atari”, laburtu du Pablo Iglesiasek Mediterraneoko bertze puntan gertatua. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza (Diario de Noticias)

No hay comentarios:

Publicar un comentario