Euskaraz ikasteko modurik ez da izango datorren ikasturtean Nafarroako eremu ez-euskalduneko eskola publikoetan. Pausorik ez du eman gobernuak. D eredua eskola gehiagotara eramateko astirik ez dagoela diote Hezkuntza Departamentuko iturriek. «Teknikoki ez du denborarik ematen dekretua egiteko». Gobernuaren jakinarazpen ofizialik ez dute jaso eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan, baina jakin dute irailean ezingo dutela D eredurik eman: ikasleek aurrematrikulazioa eredu horretan egiten ez diete utzi. Eskariak izan dira, halere. (klik egin-ver más)
Garikoitz Goikoetxea, BERRIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario