domingo, 30 de agosto de 2015

DENBORAREN JOANA

17 urte joan baitira 1998ko irrati-lizentzien banaketaren gaineko auzia sortu zenetik, 27 urte lehen irratsaioa egin zenetik, eta 30 baino gehiago, Euskalerria Irratiarendako lizen-tzia lehen aldiz Diputazioan eskatu zenetik. 30 urte, aise erraten da, baina nekez bil daitezke lerro gutxi batzuetan hainbertze urteren joan-etorrian gogoan eratxikitako bizipenak, ezta bidean gelditu zaizkigun lagun irratizaleen gaineko oroitzapena ere, hasierako bultzatzaile haietatik hasita (Eugenio Arraiza zendu berria, Miguel Javier Urmeneta, Javier Cunchillos...), atzendu gabe iragan neguan joan zitzaigun Ibon Gaztanbide, gure Olagarroa. Liburukote handia behar genuke zinez Iruñeko euskal irratiari urte sail luzean egin zaion bidegabekeria xehe-mehe azaltzeko, azken finean korralito forala eragin duen politika molde berberaren ondorioa izan baita. (klik egin-ver más)
Enrike Diez de Ultzurrun

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada