miércoles, 9 de septiembre de 2015

EUSKALERRIA IRRATIAK LIZENTZIA OSPATZEKO FESTA EGINEN DU IRAILAREN 30.EAN

Euskalerria Irratiari lizentzia eman diotela-eta poztu diren euskaldun eta euskaltzaleei hori ospatzeko aukera eskaini nahi die Euskalerria Irratiak, Maialen Huarte esatariak azaldu duenez. Hori horrela, irailaren 30ean, 20:00etan, Iruñeko Kafe Antzokian festa eginen dute. The Broken Brothers Brass Band, Demode Quartet eta Esne Beltzako Xabi, Dz eta Pinik zuzenean joko dute. Sarrera ordaindu beharrik ez da izanen. “Espero dezagun aurrerantzean Nafarroako euskalgintzak albiste on gehiago ospatu ahjal izatea”, adierazi du Huartek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario