martes, 15 de septiembre de 2015

JOSE LUIS MENDOZA: "BARRUKO EGOERA ETA BANAKETA EZAGUTZEN ZUEN NORBAIT BEHAR NUEN, ETA EGOKIENA ELORZ ZEN"

Hartu al diozu neurria kontseilari postuari?
Esnatzen naizenean batzuetan oraindik institutura joateko gauzak prestatzen ditut, eta gero jabetzen naiz beste institutu batera joan behar dudala. Gure Departamentuan ez da erraza denaz jabetzea. 9.000 langile gara. Santo Domingo aldapako eraikinean, 200. Hori beste erronka bat izanen da: irizpide logiko bat ezartzea. Zuzendaritzak leku ezberdinetan daude. Langileak nahasita daude batean eta bestean. Ikasturte hasieraren ondotik, eraikinari arrazionaltasun bat eman nahi diogu, zerbitzu bereko jendea elkarrekin egoteko.

Zure lehen erabakietako bat, Juan Ramon Elorz zuzendari nagusi izendatzea. Horrek berak lehen polemika eragin zuen. Elorz aurreko gobernuarekin Ikuskaritzako burua izan zen. Eta hori ez dute begi onez ikusi LAB, ELA eta Steilas sindikatuek. Zer erantzunen zenieke?
Elorz aspaldidanik ezagutzen dut. Bera ere hizkuntza politikan egon zen joan den mendean. Nik bere ibilbidea ikusi dut Ikuskaritzako zerbitzuburu gisa, eta badut konfiantza pertsonala harengan. Behar nuen barruko egoera, banaketa, historia ezagutuko zuen pertsona bat, eta horretarako Elorz da egokiena. (klik egin-ver más)
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada