jueves, 26 de noviembre de 2015

BIHAR BANATUKO DIRA TAFALLAN GAZTEENTZAKO II. LITERATURA LEHIAKETAKO SARIAK

Tafallako Udalak, bere Euskara Zerbituaren bidez, antolatu du Gazteentzako II. Literatura Lehiaketa euskaraz. Aurtengo irabazleak honako hauek dira:
o     Aimar Alcuaz Zabalza (DBH 2) “Nire bihotzean betirako” lanagatik
o     Naiara Mugica Lekuona (DBH 3) “Liburua” lanagatik
o     Naroa Villar San Martin (DBH 4) “Ezezagun bati eskutitza” lanagatik
o     Amaiur Esparza Ruiz (21-30 años)  “Malko baten bila” lanagatik

Sari banaketa ekitaldia azaroaren 27an, ostiralarekin, izango da iluntzeko 20:30etan Tafalla Kultugunean. Bertan sari banaketaz gain, Oskar Estangaren emanaldia entzun ahal izango da: musika, bertsoak, hip hop…
“ERRIMATUZ GARENERA ARRIMATUZ”. Oskar Estangaren proiektu honek musika, hip-hop, bapatekotasuna tartekatzen ditu gitarra eta kantuen bitartez.  Publikoari zuzentzen zaio hainbat gairi buruz galdetzeko, bizitzari buruz solasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario