jueves, 24 de diciembre de 2015

ZUBEROAKO MASKARADAK 2016

Urtarrilaren 10ean egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen. Aitzindarien dantza irakaslea berriz Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini dituzte azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.

EGUTEGIA
Urtarrilak 10, igandea: Sohüta
Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize
Urtarrilak 24, igandea: Muskildi
Urtarrilak 31, igandea: Iruri
Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre
Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe
Otsailak 28, igandea: Arrokiaga
Martxoak 06, igandea: Mitikile
Martxoak 13, igandea: Idauze
Martxoak 20, igandea: Santa Grazi
Martxoak 27, igandea: Barkoxe
Apirilak 03, igandea: Aloze
Apirilak 10, igandea: Hoki

dantzan.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada