domingo, 29 de mayo de 2016

PEDRO ITURRIA, IRUÑEKO FARMAZIALARI EUSKALTZALEAREKIN ELKARRIZKETA

“Euskarari gorazarrea” liburua plazaratu du, non berak idatzitako hainbat artikulu bildu dituen, hasi 1994an eta 2013. urtera artekoak
Pedro Iturriak (Iruñea 1951) “Euskarari gorazarrea” atera du, Denonartean argitaletxearen bidez. Ikasketaz eta lanbidez farmazialaria da. Baina 25 urte zituela, eta Gasteizen zegoela, euskara ikasteari ekin zion, gau-eskolara joanda, eta orduantxe erabat aldatu zitzaion bizitza. Euskal hizkuntza izan du iparra eta euskararen aldeko hainbat ekimenetan nabarmendu da.
Zure aitak euskara jakin ez zekien, baina ederki baloratzen zuen, ezta?Bai, hori garbi dago. Ni mutiko nintzela, etxean behin eta berriz agertzen zen hizkuntzaren alde eta euskal kulturaren alde. Liburuan ere esaten dut: zekien apurra erabiltzen saiatzen zen. Igual laguntzen nion bi basoerdi hartzera eta tabernako zerbitzaria euskalduna bazen, segituan esango zion “arratsalde on” eta edaria euskaraz eskatuko zion. Aitari zor diot euskaltzaletasuna. (klik egin-ver más)
Felix Ibargutxi, El Diario Vasco-n

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada