martes, 30 de agosto de 2016

EUSKARAREN LORRATZAK PIRINIOETAN

Gauza jakina da euskararen hedadura askoz zabalagoa zela historian atzeruntz joan ahala eta Pirinioak hedadura horren ardatza izan direla. Hala ere, noiz, non eta noraino zehazki erakustea ez da gauza erraza.
Euskararen hedadura zehazteko asmoz, saiotxo honetan Aragoien, Lleidan eta Andorran dauden euskal jatorriko toponimoei begiratuko diegu.
Hasi aurretik, esan beharra dago hemen agertzen diren toponimo guztiak ezin direla erraz azaldu gaurko euskara erabiliz, baina esan daiteke gehienak itxuraz argi eta garbi euskal jatorrikoak direla. Hemen ez dira agertzen balizko euskal toponimo guztiak, eta gehienbat -ués/-ué/-uy atzizkiak dituzten hainbat izen kanpoan utzi dira, euren oinarria ez baitzen garbiro euskalduna. Helburua da, beraz, begirada batean Pirinioetako euskal toponimoen sarritasuna eta kokapena erakustea.
Mapari erreparatuta, lehenengo ondorio bat datorkigu: hortik hegoalderago edo ekialderago nekez topatzen da ezeingo euskal toponimorik.
Bestalde, inor gutxi ez luke harritu behar toponimo euskaldunen pilaketak Cinco Villas eta Jacetania Aragoiko eskualdeetan, hurbiltasuna dela eta. Horretaz gain, Oska hiritik hurbil badira batzuk ere. (klik egin-ver más)
eurasiatik.eur

No hay comentarios:

Publicar un comentario