sábado, 15 de octubre de 2016

"ALIENADOS", ZARTAKO-K TALDEAREN LAN BERRIA


“Alienados”, Zartako-K taldearen lan berria da. Tafallako street-ska taldeak abesti bilduma berri bat grabatu du, non taldearen heldutasuna antzematen den, bai letretan zein melodien aniztasunean. Hala ere ez dute haien izaera definitzen duena galtzen. Abesti dantzagarriak, iseka eta sarkasmoa, erreibindikazioa eta katxondeoa bertan diraute nortasun agiri bezala.
Diskoan erdarazko zein euskarazko abestiak konbinatzen dira, euskararen presentzia nabarmenarekin beste diskoekin konparatuta. Jorratzen dituzten gaien artean, ezkerraren seme alaben hipokresia, kapitalismo bortitza, natura eta autogestioa, musika komertzialari kritika… azaltzen dira.
Urriaren 22an, Tafallako ferietan, entzun ahal izango da zuzenean. Baita aste bat geroago, 29an, Iruñean, Gaztetxe Egunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario