sábado, 5 de noviembre de 2016

XIV. ZIZA ETA LANDARE ERAKUSKETA BIHAR, TAFALLAKO IKASTOLAK ANTOLATUTA

Dakizuen bezala, igande honetan (azaroak 6) Ikastolak XIV. ZIZA ETA LANDARE ERAKUSKETA antolatuko du Tafallako enparantzan. Ekintza oso arrakastatsua dugu hau. Hala ere, lan handia eskatzen duena ere bada. 
Hori dela eta, larunbatean zuen seme-alabekin zizak hartzera joaten animatzen zaituztegu. 
Hona hemen jarraibide batzuk:
-Zizak kutxetan bildu (edo saskian, baina kontu handiz apur ez daitezen)
-Osoak (ez dira labanarekin moztu behar) 
-Espezie bakoitzeko ale batzuk.
Plastikozko kaxak Ikastolan izanen dira ostiralerako eta jasotzera etor zaitezkete. Bildutako perretxikoak jantokira eraman behar dira larunbat arratsaldean.
Anima zaitezte zizak hartzera eta igandean erakusketa ikustera!
Eskerrik asko!
Tafallako Garces de los Fayos Ikastola

No hay comentarios:

Publicar un comentario