domingo, 23 de abril de 2017

UTERGAKO UDALAK ERE EREMU MIXTOAN SARTZEA ESKA LEZAKE

Asteartean Utergako Udalak erabakiko du eremu mistoan sartu ala ez.
Gaur zinegotzi batek galdetzen zuen zertarako sartu eremu mistoan.
Norbaitek erantzun du egun, herriko elkarbizitza ona izanda ere egunero indarberritu ahal eta behar dela, bestearekiko maitasuna, errespetua eta aitorpena eginez. hau erraza da ulertzeko, bikote harremanetan ere gauza bera gertatzen baitzaigu, ez badugu bestea onartzen elkarbizitza higatzen doa poliki-poliki.
Udala zonalde mistoan sartzea bestea aitortzea baino ez da, hortaz Utergako herritarren eskubideak eta nahiak kontuan hartu eta errespetatzea.
Nafarroa anitzagoa erakiki dezagun etxetik hasita.
Gares Euskaraz

No hay comentarios:

Publicar un comentario