martes, 9 de mayo de 2017

EREMU EUSKALDUNERA JOATEA ESKATUKO DU ATETZEK, BESTE BIDE BAT ZABALDURIK

Beste bide bati ekingo diote gaur Nafarroako zonifikazioa aldatzeko. Eremu ez-euskaldunetik mistora pasatzeko eskariak egiten ari dira dozenaka udal —40k baino gehiagok egin dute eskaria orain arte—, eta Atezko Udalak emango du beste pauso bat, udal arduradunek BERRIAri baieztatu diotenez: eremu mistoa uzteko eskatuko du, eta zona euskaldunean sartzea. Aldaketa handia da: euskara hizkuntza ofizial bihurtuko litzateke herrian. Horrekin, besteak beste, langileen hautaketan pisu handiagoa izango du euskarak, eta hezkuntzan G eredua desagertuko da —euskaraz ikasgai bat ere ez du—. Udalean EH Bilduk du gehiengoa, eta, hortaz, ziurra da eskaria onartuko dutela bilkuran. Parlamentura joango da gaia. (klik egin-ver más)
Garikoitz Goikoetxea, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario