martes, 9 de mayo de 2017

IKASTOLAKO LEHEN IRAKASLEEI OMENALDIA EGINGO ZAIE TAFALLAKO XII EUSKARAREN EGUNEAN

Maiatzaren 20an berriz elkartuko gara Tafallako kaleetan XII. EUSKARAREN EGUNA ospatzeko, plazak euskararen koloreaz eta soinuaz margotuko ditugu. Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzutik gonbidatzen ditugu herritarrak mingaina dantzan jartzeko euskararen soinuaz, Tafallan ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko.
Egunean zehar hainbat ekitaldi aurkituko dituzu. Batzuk haurrentzat (DINDAIKALE tailerrak) familientzat (bazkaria); beste batzuk bereziki gazteentzat (arratsaldeko kontzertuak), ahaztu gabe publiko guztiarentzat interesgarriak izan daitezkeenak, hala nola ekitaldi ofiziala (udaletxean IKASTOLAKO LEHEN IRAKASLEEI egingo zaien omenaldia), dantzari eta erraldoien kalejira kaleetan eta plazan, eta abar. Denon gustukoak izatea nahi dugu eta ilusioz antolatu ditu Euskara Batzordeak.
Euskararen Eguna baino lehen, maiatzaren 18an PINTXO-POTE musikatua izanen da plazatxoaren inguruko tabernetan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta bertan ere ikusi nahi dugu jendea, euskaraz hitz egiteko aitzakia ezin hobea. Animatu eta parte hartu.
Bazkari-txartelak, eskuragai
2017ko Euskararen eguneko BAZKARI-TXARTELAK linka honetan eskuratu daitezke. Azken eguna: 2017ko maiatzaren 18a. Centro Cultural Tafalla Kulturgunean ere eros daitezke, ohiko ordutegian.
tafalla.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario