Euskararen aurkako mezuak aspaldiko kontua dira Erriberan. Euskara eta D ereduaren aurkako eskuorriak banatu zituzten otsailean, adibidez, eta behin baino gehiagotan agertu dira euskaraz idatzitako bide seinaleak ezabatuta. Azkena, Castejongo sarreran. Eraso horrek Erriberako Elkarte Ezkertiarraren haserrea piztu du. Euskararen aurkako “fobia” eta zenbait pertsonak eta taldek euskararen kontra duten jarrera salatu du berriki Erriberako elkarteak.
“Ulertezina da XXI. mendean halako fobiarik egotea nafar guztiena den hizkuntza baten kontra”, esan du Miguel Goitiandia elkarteko kideak. Euskararen aurkako jarrera horren erakusgarritzat jo ditu euskaraz idatzitako bide seinaleak ezabatzea. “Bada esaten duenik euskara inposatzen dela Erriberan, baina errealitatea da ikasi nahi duenak ikasten duela”, gaineratu du. (klik egin-ver más)
Kattalin Barber, Nafarroako Hitza webgunean
No hay comentarios:
Publicar un comentario