domingo, 4 de febrero de 2018

HAMAR GOYA SARI ESKURATU DITU "HANDIA"K

Arrakasta ikaragarria izan du Handia filmak Goya sarietan. Hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu.
Hasiera-hasieratik izan da nagusi sari banaketan, lehen hiru sariak eskuratu baititu: aktore berri onenaren saria lortu du Eneko Sagardoik, jantzi diseinu onenarena Saioa Larak eta muntaketa onenarena Laurent Dufrechek eta Raul Lopezek. Eta hasierako nagusitasunari eutsi dio filmak gala osoan zehar. Jatorrizko gidoi onenarena jaso dute Aitor Arregik, Andoni de Carlosek, Garañok eta Jose Mari Goenagak. Produkzio zuzendaritza onenarena eman diote Ander Sistiagari; zuzendari artistiko onenarena Mikel Serranori; argazki zuzendari onenarena Javier Agirre Erausori; makilaje onenaren saria eskuratu dute Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirrek; eta efektu berezi onenena Jon Serrano eta David Herasek. Jatorrizko musika onenarez saria lortzeko faborito handienetako bat zen Pascal Gaigne, eta aurreikuspenak betez, eskuratu egin du.
Ez dituzte eskuratu film onenaren saria, eta ezta zuzendari onenarenaren saria, eta soinu onenarenarena ere. Isabel Coixeten La libreria filmak lortu ditu bi sari horiek.
Goya sarietan inoiz entzun den euskara gehiena entzun zen bart. 'Handia'-k lortutako sari bakoitzean hitzen bat euskaraz esaten baitzuten. Eneko Sagardoik, "ai ama..." ere esan zuen. Eta esker zerrenda luzearen ostean "gorputz arraro guztiei" eskaini zien saria, "bizi daitezela", esan zuen.
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario