lunes, 5 de agosto de 2019

TXENTXO JIMÉNEZ: "ARALAR BORROKA ARMATUAGATIK SORTU ZEN, ETA ARRAZOI BERAGATIK DESEGIN ZEN"

Lau urte dira jada Aralarren Nafarroako koordinatzaile ohi Txentxo Jimenezek politikaren lehen lerroa utzi zuela. Orain, denbora gehiago du mendizaletasunari eta familiari eskaintzeko. "Batzuetan faltan botatzen duzu barruan ez egotea", onartu du. Hala ere, beste ikuspegi bat ere eman dio. "Barruan zaudenean, dena da garrantzitsua; edozein txikikeria hil ala bizikoa da. Orain ikusten duzu ez dela hainbesterako". Soleran sortu zen (Espainia), Andaluziako herri txiki batean, 1955ean, eta, hamar urte zituela, sendia Iruñera etorri zen bizitzera, "behar ekonomikoagatik". Hamasei urterekin Berriozarko enpresa batean lanean hasi zen, eta handik gutxira sartu zen politikan.

Nola hasi zinen politikan?
Enpresa metalgintzakoa zen, eta sektore hura zen langileen borrokaren abangoardia. Grebak oso indartsuak ziren. 16-17 urterekin hasi nintzen Liga Komunista alderdi troskistan. Han elkartu nintzen Ramon Contrerasekin, Patxi Urrutiarekin... Aurretik prestakuntza jaso behar zen, eta urte oso bat egon nintzen begirale batekin, ikasten. Hemezortzi urterekin sartu nintzen alderdian.  (klik egin-ver más)
Joxerra Senar, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario