lunes, 2 de diciembre de 2019

"EUSKARA HERRI BATEN ONDASUNA DA, ETA HORI EZIN DU BALIATU EZ MONOPOLIZATU INONGO ALDERDI, SINESMEN EDO IDEOLOGIAK"

Euskaltzaindiaren ehun urteak direla eta, Osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldian Nafarroako Parlamentuaren domina jaso du euskararen Akademiak. Foru legebiltzarrak ematen duen sari gorena da, eta Euskaltzaindiak "euskararen alde lanean ari diren nafar eragileekin" partekatu nahi izan du golardoa.
Unai Hualde Parlamentuko presidenteak azpimarratu du “aho batez” egiten zaiola errekonozimendua Euskaltzaindiari eta “hizkuntzaren arloko akordio zabalagoen ataria” izatea espero duela.
Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Euskaltzaindia beti ahalegindu izan da bere eginkizuna betetzen politikaz kanpo eta politika ororen gainetik, arrazoi sinple batengatik: uste duelako euskara herri baten ondasuna dela, denon ondasuna, eta, horrexegatik, ondasun hori ezin duela baliatu ez monopolizatu inongo alderdi, sinesmen edo ideologiak”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario