Garat Gaztelu lehendakariak zuzendu ditu lehen topaketa honetako lanak. Osoko bilkura baino, lehenengo hartu-eman gisa balio izan du bilkurak. Aurkezpenak eta talde dinamikak izan dira nagusi, eta 30 hautetsiak Ganberaren egoitzako Osoko Bilkuren aretoan sartzen diren lehen aldia izan da.
Hala erabaki zuten iragan egunetan Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Garat Gazteluk, IV. Gazte Parlamentuko presidenteak, urtea amaitu baino lehen Gazte Parlamentua martxan jartzeko eskaera izapidetzeko izan zuten bileran, egoera epidemiologikoari lotutako neurrien ondoriozko atzerapenak direla eta.
Bilkura hartara Garat Gaztelu Xabi Gartzialehendakari ohiarekin eta Juan Segundo Gutiérrez Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko presidentearekin batera joan zen, eta kargua hartu berri duen lehendakariak "gazteen beharrak eta interesak politika publikoen erdigunean kokatzeko lanean jarraitzeko borondatea" adierazi zion parlamentuko buruari. Hualdek Nafarroako Parlamentua herritarren parte-hartzea sustatzen lagunduko duten espazioak eta babesak eskaintzen jarraitzeko prest dagoela berretsi zuen, kasu honetan gazteak “eztabaidarako eta proposamen interesgarriak egiteko zereginetan inplikatzea” ahalbidetuz.
Gazte Parlamentua gazteen eztabaida eta parte-hartze politikorako foroa da, gazteentzako interesgarriak diren gaiak lantzeko eta gazteek pairatzen dituzten egiturazko arazoei aurre egiteko sortua.
Garat Gazteluk azaroaren 19an hartu zuen presidente kargua. Iruindarra da, eta Lekunberrin bizi da egun. Zuzenbidean lizentziaduna da, eta aurreko legegintzaldian Nafarroako Gazte Parlamentuko kidea izan zen. Halaber, AEKn lanean eman nuen azken urtea; euskaltzalea dela nabarmentzen du, eta Gazte Parlamentua euskalduntzea da bere helburu nagusietako bat. “Gazteen ahalmen eraldatzailean sakonki sinesten dut, batez ere bizi ditugun garai konplexuetan. Egoera honetatik nola irten dugu jokoan, hemendik aurrera norabidea hartzeko; bidean, gazteen ikuspegia inoiz baino garrantzitsuagoa izango da. Gazteak oraina garelako”.
Euskalerria Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario