viernes, 3 de septiembre de 2021

36KO ERREPRESIALIATUEI AITORTZA IGANDEAN OTSOPORTILLON

      1936ko estatu kolpearen ondoren errepresaliatuak izan ziren sakandar guztiak “omentzeko eta esker ona azaltzeko” ekitaldia eginen da igandean. Iraileko lehen igandeko ekitaldia 1980az geroztik antolatzen da. Eraildakoen senideak, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin, hasi ziren eta 2017an sinatutako hitzarmen baten ondorioz, Sakanako udalak antolatzera pasa ziren. Aurten antolaketan Arakil eta Irurtzungo Udalak ariko dira. Ekitaldiarendako “oroimenaren alde” leloa aukeratu dute, “biktimendako egia, oroimena, justizia eta ordaina bilatzen dituen ekitaldia da”. 

     Ibarreko errepresaliatu guztiak oroitzeko Otsaportillon Jose Ramon Andaren eskultura dago jarrita. Izan ere, leize hartan hainbat pertsona akabatu zituzten. Aranzadi zientzia elkarteko kideek 2016an eta 2017an 11 pertsonen gorpuzkiak atera zituzten handik, eta laborategian haietako zortzi identifikatzea lortu dute. 

GUAIXE

No hay comentarios:

Publicar un comentario