viernes, 8 de octubre de 2021

2021EKO NAFARROA OINEZAREN AURKEZPENA

       Bi urtez lanean aritu ostean, Nafarroa Oinez azken txanpan sartu da. Urriaren 16 eta 17an, Ega ibaiaren hiriburuak Lizarra Ikastolak antolatutako jaia hartuko du eta.

      Edizio honetarako, ekitaldia pandemiak markatutako egoeretara egokitu behar izan da. Hasteko, iaz, festa bertan behera uzteko erabaki tristea hartu behar izan zen, testuinguruak nahitaez horrela behar zuelako. Beraz, ezin izan zitzaion ikastetxearen 50. urteurrenaren ospakizunari merezitako amaiera bikaina eman.

    Hala ere, orain dela bi urte Lizarra Ikastolaren Nafarroa Oinez abian jarri zenetik, ez da etenik egon ekimena aurrera ateratzeko. Horregatik, ikastolen jai berriaz gozatu ahal izatea eta, urtebete geroago bada ere, ikastolaren bost hamarkadak ospatu ahal izatea posible egingo duen urriaren 16 eta 17ko asteburua hel dadin izugarrizko ilusioa dago.   (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario