martes, 21 de diciembre de 2021

NEGUBURU, EGUBERRI ETA OLENTZERO

       Aro zaharretan gure arbasoek urtea bi zatitan banatu zuten: uda eta negua. Hainbat ikerlariren ustez, lehenak badu zer ikusirik urarekin eta bigarrena Paleolito Aroan gurtzen zuten Egu izeneko jainkoarekin. Mari lurraren pertsonifikazioa den bezala, Egu loturik zegoen zeruarekin. Gaur egun, oraindik, hitz anitz erabiltzen dugu egu hitzaz osaturik direnak: eguraldi, eguena, eguaztena, egubakoitz, eguerdi, eguberri, eguzki, egun…

     Bittor Kapanagaren irudikoz, negu behe egutik letorke, hau da, zeru iluna nagusi den garaia. Geroago uda hiru zatitan banatu zen: udaberria (uda etorri berria), uda goiena (eguzkiak zeru goia jotzen duen aldia) eta uda azkena (udaren azken aldia). Urtea horrela banatzeko, Europa osoan zabaldurik zeuden euskaldun zaharrek, gaur protoeuskaldun deitzen duten horiek, solstizioak eta ekinozioak baliatu zituzten. (klk egin-ver más)


Joseba Aurkenerena Barandiaran (Elinberrin)

No hay comentarios:

Publicar un comentario