jueves, 7 de abril de 2022

NAFARROAREN EGUNA ITZULIKO DA, BI URTEKO ETENALDIAREN ONDOTIK

     Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatuko dute berriz Baigorrin, Zuti gitezen berriz leloarekin. Basaizea elkarteak lehendabizikoz autobusak antolatu ditu, Euskal Herri osotik festara joan ahal izateko.

    Zuti gitezen berriz! izanen da Nafarroaren Egunaren aurtengo leloa, eta antolatzaileen arabera, ospakizunaren itzulera islatzen du; izan ere, Basaizea elkarteko Maider Luroren hitzetan, "azken bi urte lainotsu hauetako hainbat bizipen, esperientzia zein irakaspen anitzen ondorioz Nafarroaren Egunak aurten ere, geroa ikusteko esperantza ekarriko digu" (egitaraua ikusi-ver programa)

Euskalerria Irratia       

No hay comentarios:

Publicar un comentario