jueves, 30 de octubre de 2008

MINTZAKIDEN DENAK TAFALLARRAK, BERBINTZANAKO BAT EZIK

Euskara ikasten ari diren pertsonek klasetik kanpo hizkuntza praktikatzeko aukera gutxi izaten dute maiz. Horri buelta eman nahi dio Mintzakidek. Era berean, aspaldian ikasi zuten arren egoerarengatik euskara mintzatu ezin direnentzat parada ezinhobea da ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko. Egitasmoaren funtzionamendua erraz askoa da: euskaldun berri pare bat, edo hiru, euskaldun zahar batekin edo euzkaraz jantzia den euskaldun berri batekin elkartzea astean ordu batez, edo gehiago. Haien interes komuneko jarduera bat eginen lukete tarte horretan (kafea hartu, paseoa eman, zinemara joan…), baina beti euskaraz. Mintzakideren bidez euskara ikasleen ikasketa prozesua azkartu eta euskara hiztunen sareak sortu nahi dira. Ildo horretan, pasa den asteartean, hilaren 28an, gure eskualdeko Mintzakide egitasmoaren aurkezpena egin zen, Tafallako Baigorri elkartean hain zuzen ere. Hor Eneko Anduaga proiektuaren arduraduna, Ana Flamarike Tafallako Euskara teknikaria, eta hamar bat mintzakide elkartu ginen. Aurten 17 lagun apuntatu gara, guztiok bat izan ezik (Berbintzanakoa) Tafallako biztanle izanik, tartean bi euskaldun zahar. Taldeak banatu ziren nor bere lehentasun nahiz ordutegien arabera eta zizka-mizken inguruan solasaldi atsegina eduki genuen. Dena den, naiz eta aurkezpena egina egon oraindik ere badago aukera apuntatzeko. Eta hemendik aurrera, azken Nafarroa Oinezko leloaz baliatuz, euskaraz mihia ateratzeari ekitea besterik ez dago.

Kontaktuak: Ana Flamarike : 948 70 18 11 Eneko Anduaga: 948 96 05 16 / 664 49 65 09 mintzakide@topagunea.com

Pedro Leralta

No hay comentarios:

Publicar un comentario