22 urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen legea onartu eta Nafarroa hiru eskualdetan banatu zuenetik. 22 urte luze, beraz, euskal hiztunen eta nafar guztien hizkuntza eskubideak urratuz. 22 urte horietan lege horren emaitza aski ezaguna zaigu euskaldunoi: euskaraz ikasteko ezintasuna, isunak, euskarari zuzendutako diru-laguntzen murrizketa, administrazioarekin harremanak euskaraz izateko trabak… orriak eta orriak betetzeko adina eskubide urraketa. Azken batean euskaraz, hots, Nafarron hizkuntzan (LINGUA NAVARRORUM), bizitzeko ezintasuna. (ver más)
No hay comentarios:
Publicar un comentario