lunes, 9 de marzo de 2009

HEMEN DA IKASTOLEN TELEBISTA

Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere telebista kanala Internet bidez aurkeztu berri du. Edozein ordenagailutik ikus daiteke http://www.iktb.tv helbidean.
Ez da ohituta gauden kateetako bat, gure gizartea kate horiek sortu zirenekoa ez den bezalaxe. IKTB du izena eta Interneteko telebista bat da, hau da, "ea zer ematen duten orain telebistan" gure buruari galdetu beharrean, "ea zer ikusi nahi dudan orain" galdetzera pasa den horietakoa.
Bideo laburrez dago osatua, 2 eta 5 minutu arteko iraupena dutenak. Hainbat kanaletan dago sailkatua IKTB: Ikastola, Gazte, Jaiak, Top bideoak eta enpresa babesleena, hurrenez hurren, eta kanal bakoitza, bere aldetik, azpitartetan banatzen da. Guztiek elkarrizketa, erreportai, bideoklip, agendaz... osatuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario