martes, 13 de abril de 2010

EUSKAL HERRIKO BERTSO AFARI TXAPELKETA ETXARRI ARANATZEN

Etxarri Aranatzeko Karrikestu Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Bierrik Fundazioaren laguntzaz, BAT izeneko ekimen berria antolatu du, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Hilaren 16an, iluntzean, egingo da lehen edizioa, Karrikestu Elkartean. 6 bertsolari gaztez osaturiko bertso afari eta bertso txapelketa izango da.

Iparralde, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko bertsolari bana eta Nafarroako bi izango dira Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketan: Odei Barroso, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Iñaki Viñaspre, Jon Elizetxe eta Eneko Lazkoz.

Lekua mugatua da, afarirako txartela nahi duenak 610610575 telefonoan erreserbatzen ahal du. bertsozale.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario