martes, 4 de mayo de 2010

NAFARROAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 26a bitartean gauzatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren baitan bertso paper lehiaketa.

Bertso-paper lehiaketaren sari banaketa ekitaldietan 14 urte artekoan bat-bateko lehiaketaren kanporaketak jokatuko dira eta 14 urte artekoan bat-bateko txapelketaren finala ekainaren 5ean izango da Larraintzarreko eskolan.

14-18 urte bitartekoen bat-bateko txapelketaren finala maiatzaren 28an izango da Berako kultur etxean arratsaldeko 18:00etan.

BERTSOPAPER TXAPELKETA
Apirilak 30: Bera / Kultur Etxea.
‐ Maiatzak 7: Altsasu / Iortia Kultur Etxea.
‐ Maiatzak 11: Iruñea / Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia.
‐ Maiatzak 12: Elizondo / Kiroldegia.
‐ Maiatzak 26: Leitza / Zinema.
Ekitaldi guztiak goizeko 10,30ean hasiko dira.
Bera, Iruñea, Elizondo eta Leitzan Bertso Eskoletako ikasleek, 4 oinak emanda saioa eginen dute.
Altsasun, bat-bateko saioa eginen da bi bertsolarirekin (oraindik zehaztu gabe).
Oskar Estanga bertsolaria kantuan ariko da.

BAT-BATEKO TXAPELKETA 2010
‐ 14-18 artekoak: maiatzak 28: Bera / Kultur Etxean 18:00etan.
‐ 14 urte artekoena: Kanporaketak:
�� Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa ekitaldietan: Beran, Leitzan, Elizondon eta Iruñan.
Finala: Ekainak 5: Larraintzarreko eskolan, Bertso Eskolen Egunean.
20 inguru sailkatuko dira Larraintzarrera: Bertso Eskola (talde) bakoitzetik 1 guttienez eta maila eta partehartzaile kopuruaren arabera gainontzekoak.
Nafarroako Bertsozale Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario