martes, 8 de junio de 2010

LABOA GOGOAN BAIGORRIN

Ekainaren 11n, Mikel Laboaren omenezko kontzertu bat antolatua da Baigorriko Plaza Xoko gelan. Baigorri, Garazi, Hendaia eta Lekaroz-eko 200 bat ikaslek klasean landu dituzten kantuak eskainiko dituzte zuzenean, lehenik 18:00etan eta gero 21:00etan.

Badu orain 17 urte Denise Olhagaraik musika klaseak eskaintzen dituela Donibane-Garaziko La Citadelle eta Baigorriko Jean-Pujo kolegioetan : "Biziki aberatsa da Laboaren mundua deskubritzea. Francoren garaia ezagutu du. Bere ibilbidean, ideki da jazzari, musika garaikideari. Kantu herrikoia berpiztu du, oraiko olerkiak musikatu ditu eta euskaratu. Biziki idekia, abangoardista, musika esperimentalan eta sail anitzetan arizan da. Denak bereganatu ditu, mundu guziak lotu. Arrakasta ukan du mugaz bi aldetan eta beste erresuma batzuetan. Ezagutu ditu Bob Dylan, Georges Brassens. Bai biziki zabala eta aberatsa da bere mundua."

Horrela, Lagunarte konpainiaren laguntzaz, 200 bat ikaslek "Laboa gogoan" kontzertuan abestuko dute ekainaren 11n Baigorriko Plaza Xoko aretoan. Lehen emanaldia 18:00etan izanen da eta bigarrena 21:00etan. Donibane-Garaziko La Citadelle, Baigorriko Jean-Pujo, Hendaiako Irandatz eta Nafarroako Lekaroz-eko ikasleak dira kantuz arituko direnak.
eke.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario