lunes, 5 de julio de 2010

AURTEN ERE SANFERMINETAN KANTARI, UZTAILAREN 10.EAN

Nafar elkarteen bilgunea den Orreaga Fundazioak antolaturik, Sanferminetan Kantari festa ospatuko da larunbatean, uztailak 10. Eguerdian hasiko dira euskaraz kantari Udaletxearen atzekaldeko Merkatu Plazan biltzen direnak, handikan Santo Domingo, Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko Plaza, Kontzeju Plaza, Zapateria, Udaletxea, Mercaderes eta Curia zeharkatuz, San Jose Plazara iristeko, non 14'30 ak aldera urteroko herri bazkaria egingo den giro ederrean. Txartelak Iruñazarra tabernan dauzkate salgai. Bestela, Euskadiko Kutxako 3035 0052 69 0521052966 kontu-zenbakian 22 euro sartuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario