domingo, 11 de julio de 2010

ORRITZ TALDEAK "MASKARA-DA" LANA AURKEZTUKO DU LARUNBATEAN IRURTZUNEN

Irurtzungo Orritz dantza-taldeak "Maskara-da" lana aurkeztuko du hurrengo larunbatean, uztailak 17, gaueko hamarretan, bere herriko kiroldegian, urte hauetan zehar egin duen lana jasotzen duen DVD aren aurrerapen gisa. Pertsonaia mitologikoen berri emateko koreografia originalak erabili ditu eta irudiek indar plastiko nabarmena dute. Beste urrats bat Orritz taldeak herri kultura eta folklorea kontserbatu eta berreskuratzeko egiten dituen ahaleginetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario