Beste behin, Facebooken pribatutasuna zalantzan dago. Facebooken programatzaileek publizitate enpresei eskaini dizkiete berriki erabiltzaileen datuak, hala nola sareko kideen lagunen izen eta abizenak, nahiz eta erabiltzaile horiek beren profileko informazioa teorikoki erabilera pribaturako itxia izan. Hau da, zure Facebookeko lagunen profiletatik zuri buruzko informazioa bidaltzen aritu liteke Facebook publizitate enpresei -edo hori ordaintzeko prest dagoenari- eta zure profiletik zure lagunei buruzko informazioa. Facebookek ez du onartu informazio hori, baina filtrazio posible horiek saihesteko teknologia zorrozten ari dela jakinarazi du. (klik egin-ver más) X.Irizar (zuzeu)
No hay comentarios:
Publicar un comentario