miércoles, 22 de diciembre de 2010

JON JUARISTI: AZERIA OILATEGIAREN ZAINDARI


Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru?
Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera zenean: Jon Juaristi Euskararen Aholku Batzordean izango da hemendik aurrera. ETAkoa izan zen, Pott Bandakoa ere bai; eta PCEn, Euskadiko Ezkerran eta PSEn ibili zen, bere burua nazionalista espainol gisa definitu aitzin. Familiatik jaso zuen euskal nazionalismoa gorrotatzen bukatu du, katuak ura gorrotatzen duen gisan.
Baina Juaristik Zarako maniki batek baino txaketa-aldatze ideologiko gehiago egin izana ez da bereziki garrantzitsua; abertzaletasunari dion herra ere, erabat bateragarria izan liteke Euskararen Aholku Batzordeko postuarekin. Inondik inora onartzerik ez dagoena, zera da: euskararen aurka egonda, euskararen aldekoa omen den batzorde publiko batean parte hartzera gonbidatzea.(klik egin-ver más) G.Bereziartua (Boligrafo Gorrian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario