Historia sakona eta garrantzitsua da orduan gertatu zena: Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten. Horrela euskaldunok gure independentziari eutsi genion.
"La chanson de Roland" filma bihar ikusi ahal izango da, estraineko aldiz, Donostiako Printzipe aretoan. Eta etzi bertan Auritzen, Etxabarrengoa Kultur Elkarteak antolatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario