viernes, 13 de abril de 2012

ELORDI DANTZA TALDEAREN HAMARGARREN URTEURRENA DELA ETA, FESTA BIHAR ZIZUR NAGUSIAN

Zizur Nagusiko Elordi dantza taldeak 10. urteurrena ospatuko du apirilaren 14ean. Hainbat ekimen prestatu ditu urtemugaren kariaz, eta dantzarekin batera, bazkaria eta kontzertuak ere izanen dira Zizur Nagusian. Egunari hasiera emateko kalejira eginen dute alde zaharreko karriketan. Eguerdian bazkari herrikoia eta Garazi Goienetxe kantautorearen kontzertua. Arratsaldean Barañaingo Batukadak alaituko ditu Zizur Nagusiko karrikak, eta eguna bukatzeko kontzertuak antolatu dituzte . Bazkarirako txartelak 10 euro balio du, kontzertuetarako sarrerak 5 euro eta biak batzen dituen bonoak 13 euro.

Aunitz urtez Elordi!

nafardantza.blogspot.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario