sábado, 12 de mayo de 2012

HERRI URRATS 2012


Herri Urratseko 29. edizioa ospatuko da aurten Elkartuz zabaldu lelopean. Urtero bezala, ateak 10:00etan irekiko dituzte eta bisitariek ipar Euskal Herriko ikastolak diruz laguntzeko parada ukanen dute, Senpereko lakuaren inguruan antolatuak diren hitzordu ezberdinetaz gozatuz.
Aurtengo egitarauan, besteak beste, Sutagar, Zarama, Unama, Gose, Bidaia, Anje Duhalde edota aurtengo kantua egin duten La Troba Kung Fuko katalandarren kontzertuak preziatzen ahalko dira. Beste ekitaldi anitz antolatuak dira, hala nola Pirritx, Porrotx et Mari Motots pailazoekin edota Oreka zirko konpainiarekin.
eke.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario