Uda pasata, Ikas-Zabaltzen, Zabaltzen elkarteko Trebakuntza
Eskolak bere saioei ekin behar die berriro. Heldu den ostiralean, urriak 4,
egingo da ikasturte berriko lehen saioa. Orain arte egin ohi den bezala,
Iruñeko Hizkuntza-Eskola Ofizialeko ekitaldi-aretoan izango da, arratsaldeko
zazpietan hasita.
Euskara izango da
lehen saio honen aztergaia. Bere garapen historikoa Nafarroan, azken
hamarkadotako egoera, ofizialtasunaren esanahia, Foru Hobekuntzak bere 9.garren artikuluak horri buruz dioena, Euskararen Legeak ezarritako
zonifikazioa, eremu mistoko koofizialtasun mugatua, legea eraldatzeko
prozedurak eta gainerako erronkak….izango dira bertan jorratuko diren
azpigaiak. Gure hizkuntzaren inguruko mugimenduetan diharduten hizlariak izango
ditugu: Jose Luis Mendoza, Xabier Epaltza eta Aitor Lakasta. Moderatzaile-lanak
Angel Errok egingo ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario